Mundua -

Iruzkina

Netanyahuk arriskuan jarri du Obamaren atzerri politika

Mundu musulmanean haserre handia dago, eta horrek kolokan jarriko ditu AEBek Irakerako, Pakistanerako eta Afganistanerako dituzten planak.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak badu motiborik kezkatuta egoteko. Ekialde Hurbileko atzerri politika guztia arriskuan dauka, Gazara giza laguntza zeramaten itsasontzien kontra Israelek eraso egin ondoren.

Esate baterako, Irani bere programa nuklearra gelditu dezan Nazio Batuen Erakundean ezarri nahi dizkion zigorrak; hori lortu nahian egiten ari den ahalegina arriskuan dago.

Nazioarteko uretan itsasontzi zibilen kontrako erasoagatik, NBE, Israel zigortzeko gai ez bada, nola zigortuko du Iran oraindik egin ez duen zerbaitegatik?

Baina are larriagoa da oraindik Israelen eta Turkiaren arteko enfrentamendua. Israel eta Turkia ondo konpontzea funtsezkoa da Estatu Batuen estrategiarako. Turkia NATOko kide da, eta beraz, Estatu Batuen aliatua. Baina Israelen erasoak harremanak eteteko puntuan jarri ditu bi herrialde horiek.

Obamak erreakzionatu egin behar du. Egia da Estatu Batuetako presidente batek kontu handiarekin ibili behar duela beti Israelekiko harremanetan. Estatubatuar gehienak israeldarren aldekoak dira eta arabiarren kontrakoak. Eta gainera boto-emaile judutarrak erabakigarriak dira presidentea aukeratzeko hauteskundeetan. New Yorken eta Floridan daude judu gehienak.

Baina besoak gurutzatuta ere ezin da geratu Obama, Netanyahuk bere atzerri politika guztia pikutara botatzen duen bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea