Mundua -
Gertakizuna
Atxilotu dute ustez Bruselan bi pertsona hil zituen gizona
Atxilotutakoa (47 urteko irandar bat) airera tiro egiten hasi zen agenteak atzematen saiatu zirenean, eta orain zaurituta dago.
Erredakzioa
Bruselako Fiskaltzak baieztatu du atxilotu egin dutela atzo Belgikako hiriburuko auzitegi batean epaile bat eta funtzionario bat ustez hil zituen gizonezkoa.
Poliziak bart atzeman du, Bruselako erdiguneko parke batean, tiroketatik ihes egin eta ordu batzuetara.
Antza denez, gizonezkoa (47 urteko irandar bat) airera tiro egiten hasi zen agenteak atxilotzen saiatu zirenean, eta orain zaurituta dago.
VRT telebista-kate publikoaren arabera, gizonezkoak aitortu du mendekua tarteko egin zuela sarraskia.
Baliteke gertatuakoak duela lau urte hildako epaileak, Isabelle Brandonek, epaitutako auzi batekin izatea lotura.
Atzo, ustezko gaizkilea Bruselako erdiguneko epaitegi batera joan zen, eta saio batean izan eta gero, tiro egin zuen epailearen eta funtzionario baten aurka.
Lekuko batzuek dena ikusi zuten, eta haiek identifikatu dute orain erasotzailea.
Fiskaltzak informazio gehiago emango du gaur goizean.