Mundua -

Sirian

73 giza laguntza taldek NBErekin lan egiteari utzi diote

Nazio Batuen Erakundea Siriako Gobernuaren eraginaren menpe dagoela eta horrek laguntza-banatze lanetan eragina daukala uste dute erakundeok.

Umeak Sirian. Argazkia: eitb.eus.
Umeak Sirian. Argazkia: eitb.eus.
Umeak Sirian. Argazkia: eitb.eus.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian giza laguntza eskaintzen duten 73 taldek Nazio Batuen Erakundearekin lan egiteari utzi diote. Erakunde horien hitzetan, NBE Siriako Gobernuaren eraginaren menpe dago, eta eragin horrek laguntza banatzeko lanak baldintzatzen dituela uste dute.

Hori horrela, NBEri bidalitako gutun batean 73 giza erakundeek jakitera eman dutenez, 'Siria Osorako Informazio Trukerako Mekanismoarekin' egiten duten lana bertan behera utziko dute, Al Yazira telebistak iragarri duenez.

Bestalde, Siriako Gobernuak "giza laguntza erakundeetan" duen eraginaren inguruko ikerketa eskatu dute erakundeok.

Sirian laguntza humanitarioa banatzeko orduan, Damaskoko Gobernuaren esku sartzearekin NBEk gehiegizko tolerantzia agertzen duela salatu dute, baita matxinoen esku dauden guneetan laguntza hori banatzerako orduan.

Stephane Dujarric NBEren Idazkaritza Nagusiko bozeramaileak, ordea, Sirian egindako lan guztiak "gardenak" direla azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Siriako gerraren albisteak NBE albisteak Albisteak Siria