Mundua -

Israelgo Armadaren erasoa

'Askatasunaren ontzidia'ren erasoa iruditan, Facebooken

Argazkiak Manuel Tapialek igo ditu gizarte-sarera, ontzidia Gazarako bidean zegoela atxilotutako hiru ekintzaileetako batek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Tapialek, ontzidia Gazarako bidean zegoela atxilotutako hiru ekintzaileetako batek, ''Askatasunaren ontzidia''ren erasoaren irudiak jarri ditu bere Facebookeko profilean. Tapialen hitzetan, irudiak gogorrak diren arren, errealitatearen isla dira.

Israelgo Armadak astelehenean eraso egin zion ''Askatasunaren Ontzidia''ri, hau da, 750 pertsona baino gehiago eta Gazarentzat laguntza humanitarioa daramatzaten sei ontziri, eta ondorioz bederatzi pertsona hil zituen.

Gaur, Israeleko Armada "Rachel Corrie" ontzi irlandarrari eraso egin dio. Antza, Israeleko militarren bozeramaileak adierazi duenez ez da biktimarik izan.

Gazara laguntza zeraman ontziak Israelen porturatzea lau aldiz arbuiatu ostean jazo da erasoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea