Mundua -

India

8 zuzendari Bhopalgo hondamendiaren errudun 25 urte igaro ostean

Union Caribe konpainia estatubatuarraren pestizida lantegi batek isuri bat izan zuen eta gasa arnastu zuten edo kutsatutako ura edan zuten 15.250 pertsona, gutxienez, hil egin zituen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indiako epaimahai lokal batek “arduragabekeria kriminala” leporatu die Union Caribe konpainia estatubatuarreko zortzi zuzendariri, Bhopalgo lantegiak izan zuen isuri toxikoaren ondorioz, India erdialdean.

1984. urtean Union Cariberen pestizida lantegiak metilo isozianato eta beste gas hilgarri batzuen isuria izan zuen, historiako industria hondamendirik larrienetakoa sortuz.

Berehala istripuan hil egin ziren 3.500 lagunez aparte, Gobernuaren arabera, gutxienez 15.250 pertsona hil egin ziren ondorengo asteetan gasak arnasteagatik edo kutsatutako ura edateagatik. Beste askok hurrengo belaunaldiei transmititu dizkiete kalteak. Biktimen eskubideen defentsarako talde baten ustez, hildakoak 25.000 baino gehiago izan ziren.

Epaiketa hasi eta 23 urte baino gehiago igaro ostean, errudun deklaratu dituzte zortzi zuzendariak, baina auzipetuek auzitegi nagusiago baten aurrean apelatu dezakete epaia, prozesua beste hainbat urtetan luzatuz.

Epaia astelehen honetan esango dute, baina zigorrak bi urteko kartzela eta isuna izango direla, gehien jota, uste dute. Biktimen aldeko eskubideen aktibistentzat, epaian “txantxa” dela diote.

Konpainia estatubatuarraren eta atzerriko zuzendarien kontra aurkeztutako salaketak beste auzitegi batzuek daramatzate. Hala ere, Indiako epaimahaiak ez du Warren Anderson Union Caribe Corporationeko zuzendari ohia aipatu. Indiako Poliziak istripua izan eta hiru urte igaro ostean atxilotu egin zuen Anderson, ondoren fidantza ordainduta aske utzi zuten. Badira 23 urte Justiziarengandik ihesik dagoela, eta ez da epaimahai indiarraren aurrean aurkeztu inoiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea