Mundua -

Zorioneko amaiera

Onik aurkitu dute munduari bira ematen ari zenean desagertutako gaztea

16 urteko kaliforniarraren arrastoa bart galdu dute Indiako Ozeanoan, itsasontzian zihoala ekaitzak harrapatu duenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Australiako hegazkin batek aurkitu du Abby Sunderland, itsasontzian munduari bira ematen ari zen eta bart Indiako Ozeanoan desagertu den 16 urteko neska estatubatuarra, haren aitak blog batean jakitera eman duenez.

"Ongi dago, itsasontziak nabigatzen jarraitzen du eta bertan da Abby", Laurence Sunderlanden aitak Australiako irrati nazionalari adierazi dionez.

Gaztetxoaren familiak bidaiari-hegazkin bat alokatu zuen Abby aurkitzeko, eta azkenean Perth hiri australiarretik 3.700 kilometro mendebaldera topatu dute.

Abby Sunderland iragan urtarrilean atera zen Kaliforniatik eta, Amerikako mendebaldeko kosta igaro eta Hornos lurmuturra inguratu ostean, Atlantikoa gurutzatu zuen gelditu ere egin gabe Cabo Hirira (Hegoafrika) iritsi arte, bertan eskala tekniko bat egin baitzuen konponketa batzuk egiteko.

Handik Indiako Ozeanora abiatu zen, baina ostegun gauean satelite bidezko hartu-emanak galdu zituen familiarekin.

Australiako agintariek ohartarazia zuten inguru horretako meteorologia baldintzak oso gogorrak izango zirela, haizete eta olatu handiekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea