Mundua -

Txostena

Soldadu britainiarrek 'nahita' tiro egin zuten 'Bloody Sunday'n

Eskubide zibilen alde Derryn (Ipar Irlanda) izandako martxa batean 14 zibil hil eta 30 urtera, zenbait soldatu sarraskiaz akusatuko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Bloody Sunday''ari (Igande Odoltsua) buruzko txostenak zibilen aurka "nahita" tiro egin izana leporatuko die zenbait soldadu britaniarrei, The Guardian egunkaria gaur aurreratu duenez.

Idazkia asteartean, ekainak 15, aurkeztuko dute. 2004ean bukatu zuen ikerketa epaileak eta 919 lekukoen testigantzak jaso zituen, besteak beste, zibilena, poliziena, soldaduena, politikoena eta Martín McGuinnes bezalako IRAko kide ohiena.

1972ko urtarrilaren 30ean gertatutako argitu nahi dute. Orduan, soldadu britainiarrek eskubide zibilen aldeko martxa batean (Derryn) zeuden 14 zibil tiroz hil zituzten.

1998an berriz ikertu zuten auzia

Lord Widgeryk burutu zuen 1972 lehen ikerketa ofizialak lau biktima ihesi zeudela atzetik tirokatu zituztela ezagutzera eman zuen.

Dena den, epaileak auzia bertan behera utzi zuen eta 1998an, biktimen senideek eskatuta, Tony Blairrek beste ikerketa bat agindu behar izan zuen.

Hurrengo asteartean argitara eta ordu batzuk lehenago izango dute txostenaren edukiaren berri hildakoen eta zaurituen senitartekoek eta kaltetutako soldaduek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea