Mundua -

Web gune ofizialak

Koreako web orrialdeak eraso ditu Txinak

Hego Koreako Gobernuaren arabera, erasoa Txinan kokatutako 247 zerbitzaritatik gauzatu da, baina web orrialdeak ez dira hondatuta geratu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinak Koreako Justizia Ministerioaren eta Kultur Informazio Zerbitzuaren parte diren Gobernuko zenbait web orrialdeen kontra eraso informatikoak egin ditu gaur, larunbata, eta eskaintzen zituzten zerbitzuak bertan behera geratu dira, blokeatuta. Izan ere, orain dela hiru aste antzeko sabotajea gertatu zen, Yohap Hego Koreako agentziak informatu duenez.

Orrialdeak sarrera masiboekin eraso dituzte, ''Distributed Denial-of-Service'' izenez ezagutzen den teknikan oinarrituta, (DDoS). Zerbitzari baten kontrako mota honetako sabotaje informatikoa automatikoki ekipo desberdinetatik eta aldi berean emandako aginduen arabera egikaritzen da, web orrialdea blokeatzeko asmoz.

Hego Koreako Gobernuaren esanetan, erasoa 247 zerbitzari txinatarretik etorri da. Dena dela, web orrialdeek kalterik jasan ez dutela argitu dute, blokeatzeko mekanismoak auto-laguntza gisa jarduten duelako.

Iragan den asteazkenean, http://korea.go.kr polítika publikoen inguruko informazioa eskaintzen duen webak akatsak eta atzerapenak izan zituen lau orduz Txinatik etorritako antzeko beste eraso batengatik. Eraso zibernetiko honen eraginez Hego Koreako entitate publikoak aparteko neurriak hartzera bultzatu ditu eraso "ziberterroristak" ekiditeko, Yohapek dioenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea