Mundua -
Gatazka armatua
Errusiak ez du Kirgizistango auzian esku hartuko
Errusiaren arabera, Kirgizistanera bake indarrak bidaltzeko erabakia Nazio Batuen Erakundearen estatutuen adostasunez soilik har daiteke.
Erredakzioa
Gutxienez 62 pertsona hil eta ia 800 lagun zauritu ostean, Kirgizistan eta Uzbekistango herritarren arteko gatazkak oraindik ez du konponbiderik. Rosa Otumbayeva Kirgizistango presidenteak laguntza eskatu dio Errusiari baina Kremlinak "oraindik ez du baldintzarik ikusten" gatazkan esku hartzeko.
Kirgizistango gatazka, barne arazo bat da eta Tatiana Tamakova Errusiar presidente Dimitri Medvedeven bozeramaleak adierazi duenez, "Errusiak ez du oraindik auzian parte hartzeko baldintza egokirik ikusten".
Dena den, Timakovak jakinarazi duenez, Kremlingo zuzendariak, Segurtasun-Indar Orokorreko Kontseiluko presidente gisa kontsultak ospatzeko agindua eman du, "erreakzio neurri kolektiboak" eraikitzeko asmoz.
Kontsulta horiek, datorren astelehenean ospatuko dira eta Segurtasun Kolektiborako Ituneko Organizazioak gainbegiratuko ditu. Erakunde honen kide dira Armenia, Bielorrusia, Kazajistan, Kirgizistan, Errusia, Tayikistan eta Uzbekistan.
Ehundaka heriotza
Gutxienez 62 hildako eta ia 800 pertsona zauritu dira Kirgizistango hegoaldean dagoen Osh herrian duela bi egun hasi ziren Kirgizistango eta Uzbekistango herritarren arteko istiluetan, Asia Erdialdeko iraganeko Sobietar errepublikaren herrialde horretako autoritateek jakinarazi dutenez.
Osh herrialdean istiluak hasi zirenetik 790 pertsonak mediku zerbitzuetara jo behar izan dute, eta horien artean, 403 ospitaleratu egin behar izan dituzte. Kirgizistanen bizi den gutxiengo uzbekoen bozeramaleek adierazi dutenez, hil diren pertsonen gehiengoa komunitate horretakoa zen.