Mundua -
Derrigorrez bozkatzera
Garaipen sozialista Belgikako hegoaldean eta nazionalista iparraldean
Ez dira emaitza ofizialak, lehenengo zundaketak baizik. Hauteslekuak itxi egin dituztge dagoeneko, Belgikan aurreratutako hauteskundeetan, flandestarren eta frankofonoen tira-birak eraginda.
Erredakzioa
Belgikako biztanleak hauteslekuetara joan dira aurreratu duten hauteskunde egunean, flandestarren eta frankofonoen ika-mikek eragin duten estatu krisiak bultzatuta.
Hauteskunde eguna arazo barik hasi da; nahiz eta bozketa hasi baino ordu laurden lehenago automatikoki bozkatzeko erabiltzen diren 50 makina topatu, ez dute bulego horiek itxi behar izan.
Zazpi milioi belgikar baino gehiago dago deituta 150 diputatu eta 40 senatari aukeratzeko. 15.391 hauteslekuak 08:00etan (06:00 GMT) zabaldu eta 13:00 eta 15:00ak bitartean itxi egin dituzte, boz elektronikoa egiteko makinak dituzten bulegoen arabera (% 40k inguru).
Bruselako eskualdean eta alemanera hitz egiten duten kantoietan hautesle guztiek era elektronikoan bozkatzen dute; Flandeseko eskualdean, ordea, hautesleen % 49k egiten du normalean eta Valonia eskualde frankonfonoan % 20k.
Lehenengo zundaketen emaitza ez ofizialen arabera, Alderdi sozialistak garaipena eskuratu du herrialdearen hegoaldean eta N-VAko nazionalistek iparraldean.
Bozkatzea derrigorrezkoa da Belgikan, hori dela eta, bere betebeharra egiten ez duen hautesleak 50 euroko isuna, gutxienez, ordaindu behar du. Halere, 2007an, 700.000 pertsona inguruk ez zuen bozkatu eta 360.000 zuriz edo baliogabeko boto izan ziren, guztira milioi bat hautesle inguru.