Mundua -

Asia

Ehun hildako baino gehiago Kirgizistaneko borroka etnikoen ondorioz

Istiluetan mila lagun baino gehiago zauritu egin dira ere. Kirgizistaneko Gobernuak hiltzeko asmoarekin tiro egitea agindu die segurtasun indarrei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kirgistandar eta uzbekistandarren arteko borroka etnikoek, Kirgizistaneko hegoaldean, ehun hildako baino gehiago utzi dituzte dagoeneko eta 1.100 lagun inguru zauritu egin dira. Heriotza gehienak Osh erregioan gertatu dira.

Baktibek Alimbekov Osh erregioko komandantearen arabera, egoera kontrolpean dago, baina hiriko herritarrek diotenez, istilu etnikoak berriz hasi egin dira.

2.000 lagun inguru hipodromo lokalean bildu dira, Bektur Asanov Jalal-Abadeko gobernadorearen dimisioa eta Kadirzhan Batirov buruzagi uzbekistandarraren atxiloketa eskatzeko, etnien arteko gorrotoa sustatzea leporatzen baitiote.

Rosa Otunbayeva Kirgizistaneko presidenteak bake indarrak bidaltzea eskatu dio Errusiari, borroka etnikoari amaiera emateko. Gainera, Ontubayevak Uzbekistanekin duen muga irekiko duela adierazi du, agureak, emakumeak eta umeak herrialde auzokidera sartu daitezen.

Tatiana Timakova presidente errusiarraren bozeramaleak adierazi duenez, Kirgizistaneko istiluak herrialdearen barneko arazoak dira eta "Errusiak ez ditu baldintza egokiak ikusten konponketan parte hartzeko".

Kirgizistaneko Gobernuak hiltzeko asmoarekin tiro egitea agindu zien larunbatean segurtasun indarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea