Mundua -

Hondamendia

Gutxienez 300 pertsona hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz

Obamak larrialdi egoera ezarri du Floridan. Karibean ehunka hildako utzi ditu Matthew urakanak eta 20.000 etxebizitzak kalte handiak dituzte, Gobernuak jakinarazi duenez.

Haitiko kale bat, urak hartuta. EFE
Haitiko kale bat, urak hartuta. EFE
Matthew urakanak Floridako kostaldea astindu du

1:18

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 300 pertsona hil dira Haitin, Matthew urakanaren ondorioz, François Anick Joseph herrialde horretako Barne ministroak baieztatu duenez.

Urakanak gogor astindu zuen herrialdea asteartean, eta 20.000 etxebizitzatik gora oso kaltetuta daude.

Anick Josephek prentsaurrekoa eskaini du, Jocelerme Privert presidentearekin eta Enex Jean Charles lehen ministroarekin, eta, horretan, herrialdeko hegoaldea "hondamendia" dela ohartarazi du.

Gainera, bertatik jasotako informazioak partzialak direla aitortu du, komunikazio barik baitaude.

Bestalde, Enex Jean Charlesek laguntza eskatu die gobernuz kanpoko erakundeei eta nazioarteari.

Obamak larrialdi egoera ezarri du Floridan

Barack Obama AEBetako presidenteak larrialdi egoera ezarri du Floridan, Matthew urakana bertatik igaroko baita datozen orduotan. Azken hamarkadan izan den urakanik bortitzen da hori, eta dagoeneko ehunka pertsona hil dira Karibean, Matthew urakanaren ondorioz.

Horrela ba, Matthew urakanak seguruenik kaltetuko dituen tokietan batera arituko dira AEBko Segurtasun Saila eta Larrialdien Kudeaketarako Agentzia Federala (FEMA).

Adituen arabera, Matthew urakana goizalde honetan helduko da Floridara, bosteko eskalan lauko indarrarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Barack Obama argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Urakanak albisteak Sumendien erupzioek kaltetutakoak Latinoamerikako albisteak Haitiko albisteak gaur