Mundua -
Hauteskunde legegileak
PJD alderdi islamistak Marokoko hauteskundeak irabazi ditu
PJDk 125 aulki lortu ditu. Horren aurkaririk handienak, PAM alderdi laikoak, berriz, 102 aulki eskuratu ditu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Justizia eta Garapena Alderdi islamista (PJD) Marokoko hauteskunde legegiletan nagusitu da, larunbat honetan egindako zenbaketen arabera. Ordezkarien Ganbaran 125 aulki irabazi ditu PJD alderdiak.
Barne Ministerioak zabaldutako emaitza osoei erreparatuta, PJDk boza kopuru gehien lortu ditu eskualdeko barrutietan (305etik 98tan) eta emakumeentzat eta gazteentzat erreserbaturiko "zerrenda nazionalean" (90etik 27an).
Horren aurkaririk handienak, PAM alderdi laikoak, berriz, 102 aulki eskuratu ditu (81 aulki barrutietan eta 21 "zerrenda nazionalean"). Horien atzetik Istiqlal alderdi historikoa geratu da, 46 aulkirekin: aurreikusitako hondamendia arindu dute lortutako 46 aulkiek (11 "zerrenda nazionalekoak", aurretik 60 aulki bazituen ere).
2011tik indarrean dagoen Marokoko Konstituzioak dioenez, boza kopuru gehien lortu duen alderdiarekin bilduko da erregea. Hori dela eta, gaurtik hasita, PJDk aliantzak bilatu beharko ditu 198 aulkiek osatutako gehiengo absolutua lortu ahal izateko.
Parte-hartze tasari dagokionez, aurrekoetan bezala, oso txikia izan da: % 43koa, 2011ko hauteskundeekin alderatuta, bi puntu gutxiago, hauteskunde-erroldetan 15,7 milioi biztanle egonda ere.