Mundua -

Euriteak

Vietnameko uholdeek 21 hildako eragin dituzte gutxienez

Asteazkenean hasi ziren eurite handiak, eta milaka pertsonak elikagaiak ezin jasota geratu dira.

Uholdeak Vietnamen. Argazkia: EFE
Uholdeak Vietnamen. Argazkia: EFE
Uholdeak Vietnamen. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 21 lagun hil dira uholdeak pairatzen ari diren Vietnam erdialdeko lau probintziatan. Horrez gain, milaka pertsonek euren etxeetatik alde egin behar izan dute.

Asteazkenean hasi ziren eurite handiak, eta horien ondorioz milaka pertsona elikagairik jaso gabe geratu da; izan ere, trafikoa eten behar izan dute herrialdearen iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala eman du jakitera gaur Vietnameko gobernuak.

Biktimetako 15 itota edota elektrokutatuta hil dira Quang Binh probintzian, eta beste sei gainerako probintzietan zendu dira. Horrez gain, 30.000 etxebizitza urez beteta daude, 50.000 pertsonari abegi egin behar izan diete eta beste 100.000 kaltetutako herriak utzi egin behar izan dituzte.

Ehunka turista atzerritar ere aurrerabiderik gabe geratu dira, 22 tren eta hainbat hegaldi bertan behera geratu baitira.

Gainera, Txina itsaso hegoaldean sortu den Sarika ekaitza Filipinetatik gertu dago une honetan, eta Vietnameko egoera larritu dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Eguneko albisteak Uholdeak Asia azken ordukoa Lurrikaretan hildakoak Itotzeak Euskadin