Mundua -

Iruzkina

Irlandako historiaren atal bat itxi dute

38 urte beranduago, Gobernu britainiarrak onartu egin du Irlandako errepublikanoek betidanik jakin dutena: soldaduek hiltzeko asmoarekin tiro egin zutela, euren burua arriskuan ikusi gabe.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande Odoltsua funtsezko gertaera izan da Irlandaren duela gutxiko historian. Garai hartan, indarkeria jada hasia zen; baina eskubide zibilen aldeko manifestazio batean parte hartzen ari ziren 14 lagun tiroka hil izanak gogortu egin zuen auzia, eta auzi hori elikatu egin zuen beste bi hamarkadetan.

Orain, 38 urte beranduago, Gobernu britainiarrak onartu egin du Irlandako errepublikanoek betidanik jakin dutena: soldaduek hiltzeko asmoarekin tiro egin zutela, bereizi gabe, euren burua arriskuan ikusi gabe; hau da, ezin zitekeen esan bere burua babesteko eraso egin zutenik.

Lehen txosten ofiziala korrika eta presaka egin zuten, eta hilketaren ondoren, hamar aste geroago, argitaratu zen. Soldaduek bere burua babesteko eraso egin zutela esaten zen txostenean. Horrek oraindik gehiago haserretu zituen errepublikano irlandarrak.

1998an Ostiral Santuko bake akordioa sinatu zenean, garai hartako lehen ministro britainiarrak, Tony Blairrek, ikerketa berri bat egingo zela agindu zuen. Orain argitaratu dena da hori.

Epaiak ez du zalantzarako aukerarik ematen: soldaduek kontrola galdu zuten, euren buruzagiek agindu okerrak eman zizkieten eta horren emaitza zibil errugabeen heriotza izan zen.

Ipar Irlandan bakea sendotzeko egin gabe zegoen zerbait zen txostena; aurrerapauso handia izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea