Mundua -
Ameriketako Estatu Batuak
Hamarnaka gizaki buru aurkitu dituzte Arkansaseko (AEB) aireportuan
Zama gaizki enbalatuta zegoen eta ez zuen behar bezalako erregistroa, horregatik ez zioten hartzaileari bidali. Poliziak ikerketak zabaldu ditu organo trafikoarekin lotura ote duen argitzeko.
Erredakzioa
Ikerketa medikoak egiten dituen enpresa bati bidali nahi ziren hamarnaka gizaki buru aurkitu dituzte Arkansaseko aireportuan (AEB), NBC telebista kateak jakinarazi duenez.
Buruak ekainaren 9an aurkitu zituzten, Arkansaseko Little Rock aireportuan. Paketean 40-60 buru artean zeuden, NBCk bere webgunean adierazi duenez.
Ashley Rogers, aire lineako bozeramaileak adierazi duenez, zama gaizki enbalatuta zegoen eta ez zuen behar bezalako erregistroa, horregatik ez zioten hartzaileari bidali.
Poliziak honen berri izan ostean, buruak Garland Camper Pulaski konderriko auzitegiko medikuari eman dizkiote. Poliziak ikerketak zabaldu ditu organo trafikoarekin lotura ote duen argitzeko.
"Mediku ikerkuntzarako zuzendutako organo trafikoa existitzen da. Buru hauek trafiko mota horrekin zerikusirik ez duela baieztatu nahi dugu", adierazi dute.
NBCren arabera, hartzailea Medtronic enpresa da, ikerkuntza medikuak egiten dituen Texaseko enpresa bat.