Mundua -

Gatazka etnikoa

Hildakoak ia 2.000 izan daitezke Kirgizistanen

Kirgizistango Osasun Ministerioak 191 hildako baieztatu ditu soilik, baina kopurua askoz handiagoa izan daitekeela esan du Otunbayeva presidenteak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osh hiria bisitatu du gaur Rosa Otunbayeva Kirgizistaneko jarduneko presidenteak. Ekainaren 11n gatazka etnikoa bertan hasi zen eta hildakoak dagoeneko ia 2.000 izan daitezke. Hiria berreraikitzeko ahal duten guztia egingo dutela agindu du Otunbayevak.

Kirgizistango Osasun Ministerioak 191 hildako baieztatu ditu bakarrik, baina kopurua askoz handiagoa izan daitekeela esan du Otunbayebak, izan ere, senideek defuntuak hobiratu egiten dituzte ospitaleei heriotzaren berririk eman gabe.

"Zalantzarik gabe, hildakoak gehiago dira… zifra ofizialak 10 aldiz biderkatuko nituzke", adierazi du Otunbayevak Errusiako Kommersant egunkarian gaur argitaratutako elkarrizketan.

Eskerrak Uzbekistani

Uzbekistanek eskurik ez hartzea eskertu du Otunbayevak. Gainera, etnia uzbekoko 100.000 errefuxiatu hartu ditu herrialde horrek.

Otunbayevak hirugarren dolu-egunean bisitatu du Osh. Liskar etnikoetan izandako biktimak oroitzeko hiru dolu-egun ofizial deitu zituen Kirgizistaneko behin-behineko Gobernuak.

Indarkeria-bolada Kurmanbek Bakiev boteretik kendutako presidentearen jarraitzaileek bultzatu zutela salatu dute Kirgizistaneko agintariek. Bakiev Bielorrusian dago eta Kirgizistango Gobernuak estraditatzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea