Mundua -

200 milioi dolarreko zorra

Errusiak Bielorrusiaren gas horniketa etetea agindu dio Gazprom-i

Konpainiaren zuzendariaren dioenez, murrizketa "apurkakoa izango da (Moskurekin duten) zor kopuruaren arabera". Murrizketak Europako kontsumitzaileengan eragina izango du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dimitri Medvedev Errusiako presidenteak Bielorrusiari gas horniketa etetea agindu dio Gazprom monopolioari.

Alexei Miller konainiako zuzendariak adierazi duenez, murrizketa "apurkakoa izango da", Minskek Moskurekin duen "zor kopuruaren arabera", egunean % 15ekin hasiz, % 85erarte heldu arte.

Millerrek Kremlineko buruzagiari adierazi dio Bielorrusiarrekin izan dituzten elkarrizketak huts egin dutela. Herrialde auzokideak zorra merkantziekin ordaintzea eskaini du.

"Gazpromek ezin du onartu zorrak enpanadarekin, gurinarekin edo gaztarekin ordaintzea", adierazi du Medvedevek, Errusiako araudiak espeziean ordaintzea galarazten duela azpimarratuz.

Erregaiaren murrizketa gaur goizean hasi da, 06:00etan, baina bi herrialde auzokideen arteko elkarrizketak aurrera jarraituko dute energia auziari konponbidea aurkitzeko.

Urteko hasieratik Bielorrusiak kontratuan ezarritakoa baino kopuru gutxiago ordaintzen ari da Errusiako gasagatik, eta horrek 200 milioi dolarreko zorra ekarri du.

Minsken ustez, hornidura murrizketak Europako esportazioengan eragina izango du, gas-bideetan presioa mantentzeko. Bielorrusiako lurraldetik Errusiak Europara esportatzen duen gasaren % 20 igarotzen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea