Mundua -

Uholdeak

38 pertsona hil dira eta 1.000 desagertu Brasilen, euriteen ondorioz

Halaber, 100.000k etxea galdu dute. Gobernuak soldaduak bidaliko ditu bakartuta geratu diren herrietara.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 38 pertsona hil dira, 600 baino gehiago desagertuta daude eta 10.000k etxea galdu dute Brasilen, azken egunetan Pernambuco eta Alagoas estatuak (ekialdea) astindu dituzten euriteen ondorioz, agintarien azken balantzearen arabera.

Pernambucon larrialdi egoera ezarri dute 53 herritan. Bertan 13 pertsona hil dira, eta 43.000k etxea galdu dute.

Brasilgo Gobernuak iragarri du 120 milioi euro igorriko dituela kaltedunei laguntzeko. Halaber, Luis Inacio Lula da Silva presidenteak aurreratu du laguntza bidaltzen hasi direla, eta Armadak banatuko duela bakartuta geratu diren herrietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea