Mundua -
Polemika
AEBek Google ikertuko dute haririk gabeko sareen datuak batzeagatik
Google Street View-ko ibilgailuek Wifi sareetatik datu pertsonalak hartu dituzte. Interneteko erraldoiak nahita ez dutela egin adierazi du.
Erredakzioa
Connecticut-eko fiskal nagusiak Google-ek legea hautsi duen ikertuko duela adierazi du, haririk gabeko sareetatik datu pertsonalak batzeagatik.
"Nire bulegoak hainbat estatutan egingo dugun ikerketa burutuko du, Googlek pribatutasunean egin duen inbasioari buruz", adierazi du fiskalak komunikatu baten bidez.
"Kontsumitzaileek ze datu pertsonal -posta elektronikoa, interneteko nabigazioa eta pasahitzak- batu ahal izan ditu Googlek, nola eta zergatik egin duten jakiteko eskubidea dute", gehitu du fiskalak.
Polemika maiatzean hasi zen, Google Street View-ko ibilgailuek Wifi sareetako datu pertsonalak batzen zituztela jakin zenean.
Konpainiak haririk gabeko sareetako datuak batu zituela iragarri zuen baina horrek ez zuen eraginik datu pertsonalengan. Hala ere, Alemaniak auditoria bat eskatu zuenean, Googlek nahigabe sare horietako datuak batu zituela onartu zuen.
Konpainiak kolaboratu egin duela adierazi du fiskalak, "baina orain arte, bere erantzun dituzten hainbeste galdera sortu dira".