Mundua -

Israel

Israel iparraldeko eta erdiguneko suteek zabaltzen jarraitzen dute

Orain arte, suteekin ustezko lotura duten hamabi pertsona atxilotu ditu Israelgo inteligentzia zerbitzuak.

Suhiltzaileak sute bat itzaltzen saiatzen, Jerusalen inguruan. EFE
Larrialdi egoera ezarri du Israelek, suteei aurre egiteko

1:25

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelen hasitako sute-kateak zabaltzen jarraitzen du, azkenak herrialdeko erdigunean eta iparraldean izan dira, ehunka pertsona ebakuatu behar izan dituzte, eta hainbat etxebizitzek kalteak jasan dituzte, Poliziak jakitera eman duenez.

Beit Meir herria, Jerusalenetik gertu, eta Sajur eta Nahf komunitateak, Galitea gunean, izan dira kalte gehien jasan dituztenak ostegun gauean. Zenbait azpiegiturei kalte egin diete, baina ez da zauriturik izan, Poliziak azaldu duenez.

Micky Rosenfeld Israelgo Poliziaren bozeramaileak adierazi duenez, hamabi pertsona atxilotu dituzte ustez suteekin erlazionatuta. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eta Guilad Erdán Barne ministroak “terrorismo forma berritzat” jo dituzte eraso hauek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Israel albisteak