Mundua -

Atenasen

Hildako bat, ministro bati zuzendutako bonba batek eztanda eginda

Polizia operazioak gainbegiratzen dituen Greziako Orden Publikoaren ministroari zuzenduta zegoen lehergaia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia bat hil da Atenasen, Greziako Orden Publikoaren Ministerioaren egoitzan bonba batek eztanda egin ostean. Ministerio horrek herrialdeko polizia operazioak gainbegiratzen ditu.

Ustez poliziak bonba bat zuen pakete susmagarri bat zabaldu du. "Seguruenik paketeak bere eskuetan eztanda egin du", adierazi du poliziako iturri batek. Bonbak Mihalis Chryssohoides ministroaren laguntzaile baten bulegoan egin du eztanda.

Hildakoa Yorgos Vasilakis 52 urteko polizia da, Poliziako iturriek jakitera eman dutenez. Mijalis Jrisojoidis ministroaren landa-laguntzailea zen.

Abisurik jaso gabe

Lehen informazioen arabera, abisurik ez da izan eta orain arte erasoa ez du inork aldarrikatu.

Leherketa 21:15 aldera (18:15 GMT) jazo da Ministerioko zazpigarren solairuan. Ministroarentzako zen paketeak segurtasun kontrol guztiak zeharkatzea lortu du, argitzeke diren arrazoiengatik.

"Ez gaituzte kikilduko eta herritarrak babesten jarraituko dugu", adierazi du Jrisojoidisek Ministerioaren aurrean egindako adierazpenetan. "Hiltzaile koldarrak Justiziaren aurrera eramango ditugu krimenengatik erantzuteko", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea