Mundua -
2016ko lehendabiziko igoera
AEBko Erreserba Federalak % 0,25 igo ditu interes tipoak
2016an egindako lehendabiziko doikuntza da, eta azken hamarkadan egindako bigarrena.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ameriketako Estatu Batuetako Erreserba Federalak % 0,25 igo ditu interes tipoak, eta % 0,5 eta % 0,75 artean izango dira.
"Ahalik eta enplegu gehien eta prezioen egonkortasuna lortzeko bidean ekonomiak egindako aurrerapausoarekiko konfiantzazko botoa da hau", adierazi du Janet Yellen AEBko Erreserba Federaleko presidenteak.
Yellek zehaztu duenez, igoera "txikia" da, eta Erreserba Federalak diru eskaintza zabaltzen jarraituko duela gaineratu du.
2016an egindako lehendabiziko doikuntza da, eta azken hamarkadan egindako bigarrena. Horren aurretik, 2015eko abenduan aldatu zuten azkenengoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea