Mundua -

ATENTATUA

49 soldadu hil dira Yemenen, atentatu suizida batean

Al Arish eskualdeko kuartelean izan da erasoa. Lehen informazioen arabera, soldaduak soldata jasotzen zain zeudela, terrorista batek bere buruaz beste egin du.

Yemen. Artxiboko irudia. EFE.
Yemen. Artxiboko irudia. EFE.
Yemen. Artxiboko irudia. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yemengo Armadako 49 soldadu hil dira bart, kuartel militar baten kontra egindako atentatu suizida batean. Aden probintzian izan da erasoa, Al Arish eskualdean.

Yemengo Poliziak jakitera eman duenez, soldaduak soldata jasotzeko zain zeudela, soinean lehergaiak zeramatzan gizonezko bat gerturatu zaie, eta bere buruaz beste egin du. Dozenaka lagun zauritu dira erasoan.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoaren egiletza,  Internet bidez zabaldu duen ohar baten bidez, baina egiaztatu ezin izan dena.

Abenduaren 10ean antzeko eraso bat izan zen toki horretan bertan, eta orduan 36 soldadu hil ziren. Harako hartan ere Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen atentatua egitearen ardura.

Uztailean eta abuztuan beste bi atentatu izan ziren, Adengo beste kuartel batean. 60 pertsona bat gehiago hil ziren eraso horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea