Mundua -

Telebista

Larry Kingek programa utzi du CNNrekin zilarrezko ezteiak bete ondoren

Kazetari estatubatuarrak 25 urte eman ditu Larry King Live eguneroko elkarrizketa saioa aurkezten, eta orain familiari eskaini nahi dio denbora gehiago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larry King kazetari estatubatuarrak, 25 urteren ondoren, udazkenean Larry King Live elkarrizketa saioa utziko duela iragarri du gaur.

Ohar labur batean azaldu duenez, CNN telebista-kateko zuzendariekin hitz egin zuen udazkenean saioa utzi eta familiari denbora gehiago eskaini nahi ziola iragartzeko.

Hala ere, katearekin kolaborazio lanak egiten jarraituko duela eta noizean behin Larry King Live bereziak aurkeztuko dituela jakinarazi du.

"Gaurko saioa hasi aurretik, albiste pertsonal batzuk konpartitu nahi ditut zuekin", adierazi du kateak zabaldutako oharrean.

"Duela 25 urte, mahai honetan eseri nintzen Mario Cuomo New Yorkeko gobernadorearekin lehenengo Larry King Live saioan", gogorarazi du mundu osoko politika eta arte alorreko pertsonaia ospetsuenak elkarrizketatu dituen aurkezleak.

King "oso harro" agertu da duela gutxi Guinnes Booken sartu zelako, eguneroko elkarrizketa saio bat egiten denbora gehien eman duen aurkezlea delako.

Aurkezleak estiloa markatu du eta platoaren egitura sinpleak eta gauero janzten dituen tiranteak famatu egin dira eta mito bihurtu dira CNN-n.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea