Mundua -
Turkia
Hiru urteko zigorra, Erdogani zapata bota zion kurduarentzat
Hokman Jomaren abokatuak "gehiegizkoa" jo du epaia eta apelazioko errekurtsoa jarriko duela iragarri du.
Erredakzioa
Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroari Sevillan zapata bat bota zion kurduarrari hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote, Sevillako Fiskaltzak jakinarazi duenez.
Epaitegiak ez du Fiskalak eskatutako “kanporatzea” onartu; izan ere, “bere aberrian errepresalien beldur zen”, iturri berdinen arabera.
Era beraen, “400 euro inguruko isuna ordaindu beharko du”.
Hokman Jomaren abokatuak “gehiegizkoa” jo du epaia eta apelazioko errekurtsoa jarriko duela iragarri du. Irakeko justiziak urte bateko kartzela-zigorra ezarri zion George Bush AEBetako presidente ohiari zapata bota zion gizonari.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea