Mundua -
Irak
28 hildako eta 50 zauritutik gora atentatu bikoitz batean, Bagdaden
Aldean zeramatzaten lehergailuz betetako gerrikoak leherrarazi dituzte bi pertsonak Al Sinak auzoko merkataritza-kale batean. Estatu Islamikoak atentatuak aldarrikatu ditu.
Agentziak | Erredakzioa
28 herritar hil egin dira eta 53 lagunetik gora zauritu Bagdaden (Irak) Estatu Islamikoak egindako atentatu bikoitz batean. Aldean zeramatzaten lehergailuz betetako gerrikoak leherrarazi dituzte bi pertsonak Al Sinak auzoko merkataritza-kale batean.
Estatu Islamikoak atentatuak aldarrikatu ditu, eta terrorista suizidak identifikatu. Gainera, musulman txiiten aurkako erasoaldiari eutsiko diola iragarri du, "fede-ukatzaileak baitira".
Mosul hiria berreskuratzeko ofentsiba berria abiatu dutenetik hiru egun igaro dira, eta Niniveko hiriburuaren mendebaldeko auzoetan izaten ari dira borrokaldi nagusiak.
Mosulgo Batailari laguntza emateko asmoz, soldadu kopurua bikoiztuko zuela iragarri zuen joan den ostegunean Irakeko Armadak. Izan ere, Mosulen ez atzera ez aurrera dabiltza jihadistek aurre egin dietelako eta eguraldi txarra ere dela eta.