Mundua -
Inmigrazioa
Obamak agiririk gabeko 11 milioi etorkinak legeztatu nahi ditu
AEBetako presidenteak inmigrazioaren erreforma sakona beharrezkoa dela esan du; izan ere, egungo sistemak "porrot" egin du eta ez ditu inmigrazioaren inguruan sortzen diren arazoak konpontzen.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak inmigrazioaren erreforma sakona beharrezkoa dela esan du; izan ere, egungo sistemak "porrot" egin du eta ez ditu inmigrazioaren inguruan sortzen diren arazoak konpontzen. Gainera, AEBetan agiririk ez duten ia 11 milioi pertsonarentzat erregularizaziobide bat lortzea, inmigranteak kontratatzen dituzten enpresarientzakoisunak jartzea eta mugako segurtasuna indartzea nahi du Obamak.
Obamak inmigrazioari buruzko hitzaldi bat eman du Washingtoneko Amerikako Unibertsitateko Diplomazia Fakultatean. Hiritar guztientzako sistema bat beharrezkoa dela adierazi du Obamak; era berean, AEBetako Zuzenbidezko Estatuaren balioak erakusten dituen sistema izan behar dela esan du.
"Politika alde batera utzita", alderdi Demokratak eta Errepublikanoak inmigrazio sistema berri bat adostu dezaketela uste du Obamak.
AEBetako hiritar gehienak eta legegile demokratak "prest" daude erreformarako; hori horrela, AEBetan agiririk ez duten ia 11 milioi pertsonarentzat erregularizazio bide bat lortzea, inmigranteak kontratatzen dituzten enpresarientzako isunak jartzea eta mugako segurtasuna indartzea nahi du Obamak.
Legea aurrera ateratzeko errepublikanoen botoa behar dute; izan ere, Senatuko 58 demokraten botoarekin ez dute "baiezkoa" lortzeko boto nahikorik: 60 ordezkariren botoa behar dute.
"Ezin dugu arazo hau konpondu errepublikanoen laguntza barik; errealitate politikoa eta matematikoa da", onartu du. Dena den, legea erreformatzeko aurreko saiakera batzuetan alderdi horretako legegileen laguntza izan zuten.
Egungo sistemak porrot egin duela, eta ondorioz, hiritar askok egoerarekin zapuztuak daudela onartu du AEBetako presidenteak.
Eta horrek, besteak beste, Arizonako inmigrazio legeari bidea eman dio. Arizonako legeak delitutzat jotzen du agiririk ez izatea. Obamaren hitzetan, lege hori "gaizki eginda" dago eta hispano askoren diskriminazioa ekar dezake.