Mundua -

Lahore

Gutxienez 43 lagun hil dituzte atentatu suizida batean, Pakistanen

Gutxienez 180 lagun zauritu dira. Erasotzaile suizida batek tenpluaren sotoan zartarazi du lehergailua eta besteak Data Darbar tenpluaren sarreran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 43 lagun hil eta beste 180 zauritu dituzte santutegi sufi batean atentatu suizida hirukoitza egin ostean, Lahoren (Pakistan), iturri polizialek Eferi gaur jakinarazi diotenez.

Erasoa 23:00tan jazo da (18:00 GMT). Osteguna egutegi sufiko egun berezia da, izan ere, ehunka fededun Data Darbar meskitan bildu ohi dira.

Bertsio ofizialaren arabera, hiru leherketa izan dira; 20 urteko suizida bik gainean zeramatzaten lehergailua zartarazi dute eta hirugarrena, indar gutxiko lehergailu batek eragindako izan da.

Pakistaneko zenbait hedabideen arabera, erasotzaile suizidetako batek ehunka fededun zeuden tenpluaren sotoan zartarazi du gainean zeraman lehergailua eta besteak gauza bera egin du, baina santutegiko eraikin nagusi baten sarreran, Data Darbar izeneko tenpluan, alegia.

Hasiera batean, hirugarren suizida batek erasoan parte hartu zuela aditzera eman zuten agintariek, baina oraingoz bi pertsonen gorpuzkiak besterik ez dituzte aurkitu.

Segurtasun dispositiboak

Santutegiak bost sarrera ditu eta guztietan segurtasun dispositiboak eta lehergailuen kontrako eskanerrak daude, baina erasoaren unean bakarra zegoen zabalik.

Ostegun arratsaldetan, ''qauuali'' saioetara joaten dira fededunak Data Darbarrera. ''Qauuali''a musika tradizionala da. Bestalde, gauetan otoitz egiten dute.

Linus Strothmann Alemaniako etnografoak esan duenez, ostegunetik ostiralera 100.000 bat lagunek bisita dezakete tenplua. Strothmann santutegiari buruzko ikerketa bat egiten ari da.

Azken atentatu handia maiatzean gertatu zen Pakistanen, Lahoren, orduan ere tenpluen aurkako erasoak izan ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea