Mundua -

tentsioa

Sirian terrorismoa babestea egotzi dio Turkiak Obamaren gobernuari

AEBk milizia kurdosiriarrak Estatu Islamikoaren aurkako borrokan babesten dituelako egin du akusazioa Yildirim lehen ministro turkiarrak.

Erdogan Turkiako presidentea
Erdogan Turkiako presidentea
Erdogan Turkiako presidentea

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Binali Yildirim Turkiako lehen ministroak Sirian terrorismoa babestea egotzi dio Barack Obama AEBko presidentearen Gobernuari, estatubatuarrek Estatu Islamikoaren (ISIS) aurka borrokan ari diren milizia kurdo-siriarrak babesten dituztelako.

Telebistaren aurrean egindako adierazpenetan, Donald Trump AEBko presidente hautatuak abenduaren 20an kargua hartzen duenean gobernu estatubatuarraren politika aldatzea espero duela esan du lehen ministro turkiarrak. Are gehiago, gaur egun Estatu Islamikoaren aurka borrokan ari den herrialde bakarra Turkia dela ziurtatu du.

Yildirimen esanetan, Obamaren Gobernuak terrorismoa babesten du ISIS garaitzeko "beste talde terrorista bat" baliatuta, Sirian Estatu Islamikoaren aurka borrokan ari diren milizia kurdo-siriarrei —YPG Herriaren Babeserako Unitateak— erreferentzia eginez.

"Obamaren administrazioaren trikimailua da", gaineratu du Turkiako Gobernuburuak. Ez hori bakarrik, AEBko Gobernu berriak "eskandalu" horrekin amaituko duenaren itxaropena agertu du.

Haren esanetan, Turkiaren lagun edo etsai izan nahi duten erabaki behar dute estatubatuarrek: "Turkiaren ondoan egon nahi duzue ala terrorismoari ateak irekiko dizkiozue?".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Barack Obama Siriar errefuxiatuak Europan Turkia albisteak Zer ari da gertatzen Sirian?