Mundua -

Poliziaren jarduna ezbaian

Ukrainako presidenteak drogak erosi ditu Internet bidez

Viktor Janukovitxek herrialdean drogen zirkulazio librea dagoela frogatu nahi izan du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viktor Janukovich Ukrainako presidenteak ekimen bitxia jarri du martxan herrialdean drogen zirkulazio librea dagoela frogatzeko. Internet bidez hainbat droga erosteko eskatu die bere laguntzaileei.

Drogak erosi ondoren, Poliziaren jarduna ezbaian utzi du presidenteak. Besteak beste, Internet bidez narkotikoak saltzen dituzten enpresek aske lan egiten dutela eta Ukrainako eta oro har nazioarteko araudia erraz hauts daitezkeela adierazi du.

Presidenteak azaldu duenez, segurtasun-indarren "borroka eraginkorra den a la ez” frogatzeko erabaki du drogak erostea. Kokaina, marihuana, sustantzia psikotropikoak eta errezetarik gabe erosi ezin diren medikamentuak dituzten probetak erakutsi ditu Gobernuko buruzagien eta segurtasun-indarren arteko bileran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea