Mundua -

Hauteskunde eguna

Poloniako hauteskundeen bigarren itzulia hasi da

Lehenengo itzulian Komorowskik botoen % 41 lortu zuen, eta Jaroslaw Kaczynski presidente ohiaren anaiak, ordea, % 36, hautagai bakar bat ere ez zuen gehiengo osoa lortu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polonian presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzuli eguna dute gaur. Lech Kaczynski, aurreko presidentea hegazkin-istripuan hil zen eta bere ordezkoa aukeratuko dute gaur poloniarrek.

Eskuindarrak dira presidente izateko bi hautagaiak. Alde batetik hildakoaren anaia bikia den Jaroslaw Kaczynski eta bestalde Bronislaw Komorowski, europazaleagoa eta liberalagoa.

Lehenengo itzulian Komorowskik botoen % 41 lortu zuen, eta Jaroslaw Kaczynski presidente ohiaren anaiak, ordea, % 36. Jarraian, Grzegorz Napieralski Ezkerreko Aliantza Demokratiko alderdiaren burua, botoen % 13rekin.

Ekainaren 20ean egin zuten presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulia eta hautagai bakar bat ere ez zuen gehiengo osoa lortu. Beraz, gaur bigarren itzulian Herri Plataformako hautagaia, Komorowski, eta Legea eta Justizia alderdikoa, Kaczynski lehiatuko dira.

31 milioi lagunek dute hitzordua gaur hauteslekuekin, baina parte hartzea %54 izango da inkesten arabera. Hautestontziak 06:00etan (04:00 GMT) zabaldu dira eta 14 ordu beranduago itxiko dira, 20:00etan (18:00 GMT).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea