Mundua -
Erresuma Batua
Cleggek hauteskunde legea aldatzeko erreferenduma deituko du
David Cameronekin Gobernua osatzeko liberaldemokratek jarritako baldintza nagusia izan zen hauteskunde sistema erreformatzeko erreferendum bat egitea.
Erredakzioa
Nick Clegg Erresuma Batuko lehen ministrordeak jakinarazi duenez, Erresuma Batuko hauteskunde sistema aldatzeko erreferendum bat deituko du Gobernuak 2011ko maiatzaren 5ean.
Cleggen hitzetan, datozen hilabeteotan erreferenduma baimentzeko lege bat aurkeztuko dute Parlamentuan.
David Cameronen kontserbadoreekin Gobernua osatzeko liberaldemokratek jarritako baldintza nagusia izan zen hauteskunde sistema erreformatzeko erreferendum bat egitea.
Cameronek maiatzaren 6an egindako hauteskundeetan garaipena lortu zuen, baina gehiengo absoluturik gabe. Ordura arte Exekutiboko buruzagia izan zenak, Gordon Brownek, dimisioa aurkeztu eta gero, Cameron Erreginaren jauregira joan zen.