Mundua -

Immigrazioa

Arizonako legea errekurrituko du AEBetako Gobernuak

Gobernu federalaren eskuetan diren eskumenak hartzen ditu Arizonako legeak, Barack Obama presidenteak zuzentzen duen Administrazioaren ustez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legez kanpoko immigrazioa delitu bihurtzen du Arizonako legeak, hori egiten herrialdeko lehena da. Lege horren aurkako helegitea aurkeztea erabaki du Amerikako Estatu Batuetako Justizia Departamentuak orain, The Washington Post egunkariak jakitera eman duenez.

Gobernu federalaren eskuetan diren eskumenak hartzen ditu SB1070 Arizonako legeak, Barack Obama presidenteak zuzentzen duen Administrazioaren arabera.

Pertsonen statusa galdetzeko eskumena ematen die SB1070 Arizona legeak estatuko udaltzaingoei, legez kanpoko etorkinak izateko "arrazoizko susmoa" dagoenean.

Agiririk gabekoak

Agiririk gabeko etorkina izatea delitu bihurtzen duen lehen lege estatubatuarra da eta segurtasun indarren barnean arrazakeria bultza dezakeela uste dute giza eskubideen defendatzaileek.

Immigrazio sistemaren inguruko eztabaida indarberritu du Arizonako legeak. Arauaren kontra zenbait demanda aurkeztu dituzte talde zibilek eta etorkinen eskubideen aldeko ekintzaileek.

Arizonako legea ekainaren 29an sartu beharko litzateke indarrean eta beste estatu batzuetan antzeko ekimenak bultzatu ditu, Utahn esaterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea