Mundua -

Barkaberatasuna eskatu du

Iranen emakume bat harrikatua hil dezakete ustezko adulterioagatik

Ostiralean eta larunbatean hainbat elkarretaratze egingo dituzte Iraneko enbaxaden aurrean Londresen eta beste hiriburu batzuetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat gobernuk eta giza eskubideen aldeko elkartek bihozberatasuna eskatu dute harrikatuta hil daitekeen Irango emakume batentzat, The Times egunkariak jakinarazi duenez. Antza denez, emakumea senarra ez den beste gizon batekin sexu harremanak izan zituen eta Gobernuak harrikatuta hiltzera zigortu du.

43 urteko Sakineh Mohammad Ashtianiren exekuzioak "mundua nazkatuko" lukeela esan du Britainia Handiko Gobernuak. Emakumeak bost urte eman ditu kartzelan eta 99 zartada jaso zituen ustezko delitu horrengatik.

David Hare antzerkigileak; Robert Redford, Emma Thompson eta Juliette Binoche aktoreeK; eta Katherine Hamnett diseinatzaileak, Ashtianiren askapenaren aldeko nazioarteko kanpaina batean parte hartu dute.

Ashtianiren 22 urteko semearen hitzetan, giza eskubideen elkarteei gutun bat bidali die amaren aurkako adulterio akusazioak gaitzesteko eta Irango agintariek bihozberatasun eskakizunak ukatu dituztela azaltzeko.

Alistair Burt Erresuma Batuko idazkariaren arabera, "harrikatzea erdi aroko zigorra da eta egun ez dauka zentzurik"; era beran, "Iranek giza eskubideak ez dituela errespetatzen" esan du.

Ostiralean eta larunbatean hainbat elkarretaratze egingo dituzte Iraneko enbaxaden aurrean Londresen eta beste hiriburu batzuetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea