Mundua -

Analisia

Kubako egoera politikoa, hobera

75 preso politikori leporatze ez oso gardenak egin zizkieten: Estatu Batuekin konspiratu izana eta Kubaren subirautzaren kontra jotzea.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aro berri batean sartu da Kubako Gobernua, preso politikoak aske uzten hasi denean. Honek ez du esan nahi erreforma politikoak eta ekonomikoak egingo dituenik, eta egitekotan, erreforma horiek ez dira oso sakonak izango.

Garbi dagoena Kubako Gobernua uharteko egoera politikoa ez ezik, nazioarteko harremanak hobetzen hasi dela hartu duen erabaki honekin.

Gobernuak hitza betetzen badu , 75en taldekoak diren 52 preso kalera irtengo dira. 75 horiek salaketa ez oso gardenak egin zizkieten: Estatu Batuekin konspiratu izana eta Kubaren subirautzaren kontra jotzea, batzuri 20 urteko kartzela-zigorra ezarri zieten.

Hauek aske utzi ezkero, honek esan nahiko luke ia erabat konponduta geratuko litzateekeela preso politikoen arazoa. Disidentziak dio 160 preso politiko daudela, Aministia Internazionalak soilik 63 onartzen ditu.

Disidentziak ontzat eman du Gobernuak eta Eleizak adostu duten akordioa eta Gillermo Fariñasek bertan behera utzi du gose-greba.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea