Mundua -
Analisia
Sucrea: Moneta berri baten jaiotza
Komunikabide gutxik jaso dute Latinoamerikako txanpon bakarraren sorrera izan daitekeenaren berri; euroaren modukoa. Venezuela, Ekuador, Kuba eta Bolivia merkataritzan hasiko dira sukrea erabiliz.
Jesus Torquemada
Badira garrantzia handia duten arren, oharkabean pasatzen diren albisteak. Komunikabide gutxik jaso dute Latinoamerikako txanpon bakarraren sorrera izan daitekeenaren albistea; euroaren moduko zerbait. Sucreaz ari gara.
Sucrea Ekuador-eko txanpona zen. (“Zen” diogu, sinestezina badirudi ere, oraingoa Estatu Batuetako dolarra baita).
Sucre mariskalaren omenez, herrialde amerikarren independentziaren heroiaren omenez jarri zioten izen hori Ekuadorreko txanponari.
Orain ordea, txanponaren izena hizki larriz idatzi beharko genuke; SUCRE hitza sigla da eta: “Sistema Unico de Compensación Regional” adieraren sigla.
Sisteman honen bitartez, Venezuela, Ekuador, Kuba eta Bolivia merkataritzan hasiko dira euren artean, eta sukrea erabiliko dute elkartrukerako erreferentzia gisa dolarraren ordez.
Ekuadorrek esaterako, hainbat tona arroz saldu dizkio Venezuelari, sukrea erabiliz lehenbiziko aldiz.
Oraindik ez da txanpona, ez dago billeterik zirkulazioan, eta erreferentzia kontablea besterik ez da.
Baina lehenbiziko urratsa izan liteke Latinoamerikako zenbait herrialderen batasunerako.