Mundua -

Analisia

Somaliako gudak mugak gainditu ditu

Somalia inguruko herrialdeak mehatxatuak sentitzen dira, Somalian kalifato islamiar bat ezarri daitekeela uste bait dute, horregatik ematen diote laguntza Somaliako gobernuari.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ugandan izandako bi atentatuak eta gero, Afrikan barrena ari da zabaltzen Somaliako gerra. Somaliako Al Shabab talde yihadistak hartu ditu bere gain Kampalan izandako bi atentatuak. Bi lokaletan, telebistaz Munduko Futbol txapelketa ikusten ari ziren 74 lagun hil ziren.

Al Shabab taldeak borroka egiten du Somalian, Mogadiscio hiriburua kontrolatzen duen Gobernu zentrala mendean hartzeko. Al Shababen asmoa da Koranaren bertsiorik kontserbadorearena bilduko duen errepublika islamiarra ezartzea.

Etiopiak babestu egin zuen gobernua, eta hori dela eta hiru urtez egon ziren han Etiopiako tropak. Ondoren, Afrikaren Batasunak dei egin zien beste herrialde batzuri gobernua babesteko , eta Uganda eta Burundik baiezkoa eman zuten.

Somalia inguruko herrialdeak mehatxatuak sentitzen dira, Somalian kalifato islamiar bat ezarri daitekeela uste bait dute, horregatik ematen diote laguntza Somaliako gobernuari.

Kampalako atentatu bikoitzean, ez da ezer gertatu kasualitatez. Etiopiarra da erasotutako jatetxe bat. Beste lokala erruby klub bat da, mendebaldarrak joan ohi dira bertara, baina hildako guztiak ugandarrak dira, gobernuz kanpoko erakunde batentzat lan egiten duen estatubatuar bat izan ezik.

Ez da kasulitatea ere atentatuak Munduko finalean egitea: Al Shabab-ek debekatu egin du futbola, partiduak ikusi nahi izan dituztenek klandestinitatean egin behar izan dute hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea