Mundua -

Dimisioa

Frantziako Lan ministroak UMP alderdiko diruzain kargua utziko du

Asteetan Frantziako iritzi publikoaren jomuga izan Woerth 'L'oreal auzia'gatik. Finantza-ikuskaritzako barne txosten batek errugabe jo duen arren, dimisio eskatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Nicolas Sarkozyk kargua uztea gomendatu ziola telebistan esan eta gero, Eric Woerth Frantziako Lan ministroak UMP alderdiko diruzain kargua utziko duen berri eman du gaur, baina ez dute zehaztu noiz emango duen dimisioa.

Asteetan Frantziako iritzi publikoaren jomuga izan Woerth ''L''oreal auzia''gatik. Finantza-ikuskaritzako barne txosten batek errugabe jo duen arren, dimisio eskatu du.

Eskandalu horretan, Liliane Bettencourt L''oreal enpresako oinordekoa nahasita dago. Liliane Bettencourt aberatsaren diru kontuen arduradunak, Woerthek 150.000 euro jaso zituela baieztatu zuen, Sarkozy presidentziara eraman zuten hauteskundeetako kanpaina ordaintzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea