Mundua -

Iruzkina

Beloaren debekua Frantzian

Lege berriak hainbat izapide gainditu behar ditu oraindik. Gainera, gizartean eztabaida hasi besterik ez da egin.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Asanblea Nazionalak gehiengo handi batekin onartu du emakumeei belo islamikoa eramatea galerazten dien legea.

Hala ere, argitu egin behar da: Emakumearen aurpegia erabat estaltzen duten jantziei eragiten die debekuak; emakume musulman askok eramaten dute ilea zapiarekin tapatuta, baina aurpegia ez dute estalita eramaten; hori ez dago debekatuta.

Eskuineko alderdiek bultzatu dute legea, baina ezkerrekoek uste dute nahikoa dela beloa leku ofizialetan eta toki publiko jakin batzuetan debekatzearekin, baina ez kalean.

Hala ere, bozketa egiteko orduan, sozialistak eta komunistak abstenitu egin dira, eta horrek ahalbidetu egin du legeak gehiengo osoz irabaztea. Kontrako boto bat besterik ez da izan.

Baina gizarteko eztabaida ez da amaitu, ezta tramite legalak ere. Orain, Senatuak bere onespena eman behar dio lege horri; irailean hartuko du erabakia. Baina gero Estatu Kontseiluak onartu beharko du. Frantzian, Auzitegi Konstituzional batek bezala funtzionatzen du Estatu Kontseiluak.

Estatu Kontseiluak dagoeneko bere iritzia plazaratu du: lege horrek Konstituzioan babesten diren oinarrizko askatasunak urratu litzake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea