Mundua -
Hondamendia
Agindutako laguntzaren % 2a baino gutxiago jaso duela salatu du Haitik
Lurrikara jaso zenetik urte erdi igaro denean, errepideak, eskolak eta ospitaleak berreraikitzea da Gobernuaren lehentasuna.
Erredakzioa
Haiti guztiz suntsitu zuen lurrikara izan zenetik sei hilabete igaro direnean, herrialde berreraikitzen hasteko behar duen nazioarteko laguntzaren % 2a baino gutxiago jaso duela salatu du Gobernuak. Hain zuzen, 10.000 miloi dólar inguru (7.900 milioi euro inguru) agindu zizkieten.
Gobernuaren bozeramaile baten ustez, Haitiko banketxeek ez dute jasotako dirua bideratzeko gaitasunik. Horregatik, Haitiren Berreraikitzeko Batzorde bitartekoaren sorrerarekin hori konponduko dela espero dute. Bill Clinton, Haitira bidalitako NBEko ordezkaria, erakunde horren presidenteordea da.
Pasadan martxoaren 31n, nazioarteak 9.900 milioi dolar emateko konpromisoa hartu zuen, eta diru kopuru horren erdia baino gehiago hurrengo hiru urtetan jaso behar luke Haitik.
Biztanleak nazkatuta daude
"Jendea egoera nazkatuta dagoela" azpimarratu du Haitiko Gobernuaren bozeramaileak eta 1,6 milioi pertsonek oraindik etxerik ez dutela eta kanpin-dendatan bizi direla azaldu du.
Halaber, biztanleak berreraikitzeko planen ez parte hartzeagatik kexu dira, baina agintariak ez dituzte bete ezin ditzaketen promesik egin nahi.
Hurrengo sei hilabetetan, errepideak, eskolak eta ospitaleak bezalako oinarrizko azpiegiturak berreraikitzea da Gobernuaren lehentasuna.