Mundua -
Aldaketak Gobernuan
Mexikok Barne eta Ekonomia ministroak aldatu ditu
Barne ministro mexikar berria Jose Francisco Blake Mora izango da eta Ekonomia ministroa, ordea, Bruno Ferrari.
Erredakzioa
Felipe Calderon Mexikoko presidenteak Barne ministroaren dimisioa iragarri eta Ekonomia ministroa ordezkatzea erabaki du, bere presidentetza amaitzeko bi urte falta direnean. Calderonek duela lau urte hartu zuen Mexikoko presidentetza.
Fernando Gomez Montek, Baren ministro ohiak kargua utzi duela jakinarazi du Calderonek. Gomez Montek 2008ko azaroaren 10ean hartu zuen kargua, Juan Camilo Mouriño (aurreko Barne ministroa) hegazkin istripu batean hil ondoren.
Jose Blanco Mora abokatua izango da Barne ministro berria, Behe Kaliforniako Gobernuaren idazkari ohia. Gobernuko alderdiaren (PAN) diputatua izan da Blanco.
Horretaz gain, 2008ko abuztuaren 6tika Ekonomia ministroa zen Gerardo Ruiz Mateosen ordezkapena jakinarazi du Calderonek. Ekonomia ministro berria Bruno Ferrari izango da.