Mundua -
87 egun eta gero
BPk Mexikoko golkoko petrolio isuria gelditu du
Petrolio-isuria ixteko BPren operazioa "albiste ona" dela esan du Barack Obama AEBetako presidenteak, baina datu gehiago eskuartean izan arte ondoriorik ez du aterako.
Erredakzioa
Hondamendi ekologikoa hasi zenetik 87 egun igaro direnean, British Petroleumek (BP) Mexikoko Golkoko petrolio isuria guztiz ixtea lortu duen berri eman du.
Kent Wells BPko esplorazio eta ekoizpen presidenteordeak azaldu duenez, petrolio-hobiaren gainean jarritako kanpai berri bati esker isuria zigilatzea lortu zuten atzo 14:25etan (21:25etan Euskadin).
Apirilaren 20an, plataforma baten leherketak 11 pertsona hil zituen eta egunero 800.000 litro petrolio Mexikoko golkoko uretara isurtzen zituen txorrota ireki zuen.
Obama
Petrolio-isuria ixteko BPren operazioa "albiste ona" dela esan du ostiral honetan Barack Obama AEBetako presidenteak, baina ondoriorik ez du aterako datu gehiago eskuartean izan arte.