Mundua -
Irakeko iparraldean
29 hildako eta 25 zauritu, Kurdistaneko hotel baten izandako sutean
Hildakoen artean zazpi emakume eta lau haur daude eta, halaber, lau iparramerikar eta Asiako herrialde ezberdinetako atzerritar gehiago.
Erredakzioa
Guztira 29 lagun hil eta beste 25 zauritu dira bart Suleimaniya hiriko Soma hotelean piztutako sutean, Poliziaren behin betiko balantzearen arabera. Iturri medikoek 43 hildako zeuden berri eman zuten hasiera batean.
Irakeko hegoaldean kokatzen den Kurdistaneko hiri horretan jazo zen ezbeharra atzo 22:30etan (18:30ak Euskadin) eta sua oso azkar hedatu zenez, suhiltzaileen lana alferrikakoa izan zen.
Zirkuitulabur batek eragin zuen sutea, atentatu bat izan zitekeela ukatu duen Barne Ministerioaren arabera.
Hildakoen artean zazpi emakume eta lau haur daude eta, halaber, lau iparramerikar eta Asiako herrialde ezberdinetako atzerritar gehiago.