Mundua -
Mezua Uriberi
Kolonbiarekin harremanak hautsi ditzakeela esan du Chavezek
Chavezek "mafiosoa" deitu zion Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteari, eta "edozer egiteko gai" dela esan du, bere bizitzaren kontra atentatzeko gai dela aditzera emanez.
Erredakzioa
Hugo Chavez Venezuelako presidenteak adierazi duenez ez da egongo Juan Manuel Santos Colombiako presidente hautetsiaren inbestidura-ekitaldian, bere bizitza "babestu" behar duelako eta "hurrengo orduetan Kolonbiarekin harremanak hautsi" ditzakeela adierazi du.
Chavezek "mafiosoa" deitu zion Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteari, eta "edozer egiteko gai" dela esan du, bere bizitzaren kontra atentatzeko gai dela aditzera emanez.
Uriberen Gobernuak Kolonbiak bere lurrandean gerrillariak ezkutatzea leporatu dio Chavezen Gobernuari. Horretaz gain, arazoa Estatu Amerikarren Erakundera (OEA) arte eramango duela adierazi du Kolonbiak. Gerrillaririk babesten ez duela adierazi ostean, Chavezek ohartarazpen bat egin du: "Erokeriekin jarraitzen baldin badute, Kolonbiarekin harremanak hautsiko ditut hurrengo orduetan".