Mundua -
Ezkontza homosexualak
Ez ditu gayak ezkonduko Jainkoaren kondenaren beldur, Argentinan
Argentinak Kodigo Zibila aldatu du sexu bereko pertsonak ezkondu ahal izateko. Erabakiak polemika handia sortu du.
Erredakzioa
Argentinako epaile batek adierazi duenez, ez ditu sexu bereko petsonak ezkonduko "kosta ahalak kosta Jainkoaren kondenaren beldur". Izan ere, erreforma bati esker ezkontza homosexualak baimentzen dira ostegunetik. Lege honen onarpenarekin, Argentina sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartzen dituen Hegoamerikako lehenengo herrialdea bilakatu da.
"Ezkondu ahal izango dira ordezko epaile bat egongo delako. Baina nik, nire printzipio erlijiosoak direla eta, ezin dut egin. Izan ere, Bibliak ez du onartzen horrela bizitzea. Homosexualen arteko harremanak ez daude ondo ikusita Jainkoaren begietan", adierazi du Marta Covella La Pampako epaileak.
"Jendeak kondenatuko nau, baina ez zait axola, ez dudalako nahi Jainkoak nire burua kondenatzea", adierazi du epaileak herri irratietan.
Covellak adierazi duenez, ez du "ezergatik ezta inorgatik ere" Paradisura joateko aukera "arriskuan" jarriko, legeak ez betetzea leporatzen didaten arren.
Izan ere, Buenos Aireseko Senatuak homosexualen arteko ezkontzak baimentzen dituen legea onartu zuen ostegunean.
15 orduko debate tirabiratsu baten ostean, sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak babesten dituen legeak aldeko 33 boto jaso zituen, 27 kontrako boto eta 3 abstentzio.