Mundua -
Bagdad eta Al Qaemen
Gutxienez 52 hildako Iraken izandako bi eraso suizidatan
Erasoak Bagdaden eta Ramadin jazo dira eta Irakeko Gobernuak babestutako miliziano sunitarrak hiltzea zuten helburu.
Erredakzioa
Gutxienez 52 lagun hil dira eta beste hamarnaka pertsona zaurituta daude Iraken izandako bi eraso suiziden ondorioz. Atentatuek Irakeko Gobernuak babestutako miliziano sunitarrak hiltzea zuten helburu.
Lehenengo erasoan gutxienez 43 lagun hil dira eta beste 41 lagunek zauriak egin dituzte. Miliziar sunitarrak Bagdad kanpoaldean dagoen base militar batean zeuden lerro bat osatuta, euren soldatak jasotzeko eta une horretan jazo da erasoa. Eztanda Radwaniya barruti sunitarrean jazo da.
Bigarren erasoa, berriz, Salbamendu Kontseiluak Al Qaemen duen egoitzaren kontrakoa izan da, Irak mendebaldean. Gutxienez lau hildako eta zazpi zauritu daude eraso honen ondorioz.
Ramadiko (Al Anbar probintziako hiriburua) polizia batek adierazi duenez, terroristak lehergailuz betetako gerriko bat lehertarazi egin du.
Eraso honetako biktima gehienak miliziano sunitarrak edo Irakeko Armadako kideak dira.
Gainera, gutxienez hiru saldadu hil eta beste hiru zaurituak izan dira Salbamedu Kontseuliko kide baten etxean topatutako hainbat lehegailu indargabetzen ari zirelarik, Al Zidan-en.