Mundua -

Hiesaren inguruko batzarra

Ban Ki Moon: 'Egungo krisiak ikerketarako diru fondoetan eragingo du'

Hala ere, hurrengo bost urteetan, ama eta haurraren arteko kutsatzea desagertaraztea, hildakoen kopurua murriztea eta ehundaka milioi kutsapen berri galaraztea espero dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ban Ki Moon, NBEko presidenteak, gaur egun munduak bizi duen krisi egoerak hiesaren kontrako ikerketarako ematend iren diru sarreretan eragin txarra izango duela adierazi du. Moon, bideokonferentzia bidez mintzatu da Vienan. Hala ere, aurreikuspen txarrak aipatzeaz gain, NBEko arduradun nagusiak orain arte egindako aurrerapenak ere gogoratu eta goraipatu nahi izan ditu.

Michel Kazatchkine Hiesaren kontrako Munduko Fondoaren zuzendariak ere kezkatuta dagoela adierazi du gaur Vienan. Kezka hori Hiesaren aurkako nazioarteko programak finantziatzeko orduan ikusten dituen zailtasunek sortzen dioe. Gaur egun, 33 milioi gaixo daude munduan.

"Krisiak, lehentasun ezberdinen arteko lehiak eta mundu oso aldakorrean bizi izateak kezka handiak sortzen dizkidate", adierazi du.

Bere proiektuak aurrera ateratzeko, datozen hilabeteetan gutxienez 13.000 milioi dolar jasotzea espero du Fondoak, nahiz eta jende gehiagorengana iristeko 20.000 milioi dolarren beharra izan.

Vienako batzarrari dagokionez, Kazatchkinek "Vancouverren 1996an eta Durbanen 2000an egindakoen antzeko oihartzuna eta bultzada izatea" espero duela adierazi du. Frantziar doktorearen esanetan, horrelako bilkurek "oihartzun handia izaten dute", Durbanekoaren ondorioz, adibidez, mundu osoak Hiesaren aurkako tratamenduan ahalegin guztiak jartzea lortu zen.

Aurrerapen nabarmena

Kazatchkinek berak zuzentzen duen Fondoa munduko garrantzitsuena dela azpimarratu nahi izan du, batez ere Hiesaren tratamendu eta prebentziorako baliabideak jartzeko orduan. Orain duten helburu nagusia, tratamendu antirretrovirala jasotzen duten pertsonen kopurua 5 milioietara igotzea da.

Gainera, azken 10 urteetan Hiesaren kontrako borrokan egindako aurrerapen nabarmenak aipatu ditu, hauek gaixotasun honen aurkako tratamenduak areagotzea posiblea dela erakusten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea