Mundua -

Ezbeharra

Gutxienez 61 pertsona hil dira Indian bi trenek elkar jota

Abiadura handian zihoan tren batek geltokian geldirik zegoen beste baten aurka talka egin du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 61 pertsona hil dira Indian, abiadura handian zihoan tren batek geltokian geldirik zegoen beste baten aurka talka eginda, nazioarteko agentziek jakinarazi dutenez. 100 zaurituta daude.

Istripua Sainthia herrian jazo da, Bengala estatuan.

Ezbeharra 02:15ean (23:45 Euskadin), gertatu da Calcutatik 191 kilometrora. Ordu horretan, Bihar-Howrah Uttarbanga bidea egiten ari zen tren batek talka egin du aparkatuta zegoen beste baten aurka, hiru bagoi txikituta.

Hildakoen artean abiadura handian zihoan trenaren gidaria eta haren laguntzailea eta geldirik zegoenaren guarda bat daude.

Zauritutakoak ospitaletara eraman dituzte Sainthia eta Birbhum herrietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea