Mundua -
Askapena Indiar Ozeanoan
'Sakoba' arrantza ontzia askatuta 5 hilabetetako bahiketaren ondoren
Piratek Haradere aldera eraman zuten ontzia, "Alakrana" atunontzia egon zen lekura, eta gaur askatu dute Indiar Ozeanoan gestio handien ostean.
Erredakzioa
Kenyako bandera duen "Sakoba" arrantza ontzia askatu dute gaur Indiar Ozeanoan orain dela bost hilabete somaliar piratek bahitu ondoren, Kanpo Arazoetako Ministerioaren arabera.
Ministerioak eta Nairobin dagoen Enbaxada Espainolak egindako "gestio handien" ondoren eman da askapena. Momentu hauetan, Espainiako nazionalitatea duen kapitaina, Manuel Ferreira, eta gainontzeko tripulazioa Mombasara abiatzen ari dira.
"Sakoba" ontzia otsailean bahitu zuten, Tanzanian arrantzan zegoela. Ondoren piratek Haradere aldera, Somaliako kostaldera, eraman zuten ontzia. "Alakrana" atunontzia 47 egun egon zen bertan.
Bahiketa eman zenetik, Gobernuak kasuaren jarraipena egiten egon da, Europar Batasuneko "Atalanta" operazioaren itsas armada bezala.